XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JUSTIZIARI DEI Ysegrin eta bere emaztea fortera ailegatu zirenekoan, justizia publikoki egiteko bolada zerabilen Erregek.

Esertzen zen Lehoia pagotzar haundi baten oinetan emaztea alboan zuela eta basurde, basahuntz, hartz, tximu, azkonar basakatu eta palazioko ez dakit beste zenbat zerbitzari korroan jarri erazi ohi zituen.

- Baina Ysegrin - esan zion bere kondestableari harriturik Lehoiak hurbiltzen ikusita -, zer duk, mutil? Haserre eta samin itxura ilunak dakartzak.

- Ai Jauna!- bota zion otsoak kolpetik -, justizia eskatu nahi nizuke, Ahaltsu horri.

- Ikusten al duzu zein eitetan utzi duen axiante madarikatuak nire emazte gaisoa?.

Eta hirakor, otsantari jazotako guztia kontatu zion.

Orduan tentetu zen Lehoia erre erre eginda eta: (...).